XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Errioxatar olerkariak honela darabil: .

Erdal hiztegilariak apretura, aflición bezala ematen du baina oraingo euskaraz indar handiena galdurik cuidado, souci, ala inquietud, inquiétude uler genezake.

Esan nahi horiek latinezko ardor-etik urrun irudi baldin badute, lehenik hitzaren itxurak latin jatorria salatzen digu, bigarrenik hitz asko daude orain ez ondo, artega adierazteko, aintziña gauza kaltegarriagoa adierazten zutena, hala nola enojado, ennuyé, aintziña zauritua esan nahiarekin.

(ikus gure arrenkura).

1.5. Asmar. Latxagaren liburuan, hitz hori laurogei aldiz irakur ditekela Berzeon, baiezten da.

Hitz herroak, gaztelania zaharrean, nafar erromantzean eta euskaran esan nahi berdinxka dauka eta guk baliman nafar erdarari hartua: asmar estimar por conjeturas penser par conjecture, latinezko adaestimare, hitzetik, etorria.

1.6. Zancaiada Gaurko gaztelanian zancajada ezaguna da, Berzeon honela irakurtzen da: .

Corominas-ek bi iturri ematen dizkio; bata basa-latinezko tzanga oiñetako mota hitzetik, bestea arabiatik: .

Armiarma sare hortan sartu baino lehen, hona ohar nagusia: hitz hori eta kidekoak euskal sustraiezko bi hizkuntzatan arkitzen dira: gaztelanian eta gaskoinean.

Gure ustez, bestalde, hitz hori zango / zanka / anka, euskalki guztietan dago eta, baliman, latina gabeko penintsula-hizkuntzeen arteko hitza, zen.

1.7. Maxiela. Behin masiella, bestean maxiella itxurapean irakurtzen da hitz hori; hain zuzen napar eta iparraldeko euskalkien mazela, maxela, masela iduri, hona nola: .